1954ko martxoaren 20an, Antonio Idiaquezek Kanttoipe kalean ekin zion geroago familia-enpresa bihurtuko zenari. Hasieran, arte grafikoetara mugatutako ekimena izan zen hura. Geroago, San Ignazio kalera aldatu zen, Maribel Aguirre bere emaztearekin batera. 1962a zen. Azkenik, San Ignazio kaleko 24. zenbakian kokatu ziren, gaur egungo lokalean, bi negozio-linea eskainiz: inprenta eta paper- nahiz liburu-denda. Eta horrela, 1968ko ekainaren 14an, jendaurrean zabaldu zuten proiektu berria.
Gaur egun, 2011n gauzatutako erabateko berrikuntza eta gero, bigarren belaunaldiak eskaintza zabaldu du: paper-denda, opari-jolasak, eskola-materiala eta liburuak orokorrean. 2016an, batetik, abian jarri dugu web korporatiboa eta, bestetik, bulego- nahiz eskola-materiala online saltzen hasi gara.
2018an gure 50. urteurrena ospatu ondoren, liburuak eta jolasak online eskuratzeko proposamanerekin gatozkizue.
Era berean, gure sare sozialak gehitzen ari gara, eta gurekin harremanetan jar zaitezkete Facebook, Instagram eta pager-gauzei buruzko blog berrian.